miércoles, 20 de julio de 2016

MILA ESKER DENOI!

Aurtengoa ere esperientzia polita izan da, konpainia onean, batera disfrutatu ahal izan dugu. Mila esker aste hauetan familia/talde honen parte izan zareten guztioi!


UDALEKUEN AMAIERA

Ginkana erraldoi batekin eman diote amaiera udalekuari. Adin guztietako haurrak nahastuaz taldeak sortu eta jolasteari ekin diote. 

Hau da hau giroa! Poz-pozik aritu dira jolasean!





MONKEY PARK

Astelehenean eta baita asteartean ere, gure haurrak Monkey Parken izan dira. Autobusez Lasartera bidaiatu eta bertan jolasean aritzeko aukera izan dute.

Zeinen ongi pasa dugun parkean!!




KAMISETAK

3 urtekoek egun hauetan kamiseta ederrak egin dituzte. Ura prest jarri, gatza eta kolorantea botata, eta prest kamisetei kolorea emateko!!

Zein kamiseta ederrak egin dituztenak!! Artista bikainak ditugu gure artean!



viernes, 15 de julio de 2016

HONDARRIBIAKO HONDARTZA

Asteari amaiera emateko eta eguzkia lagun izan dutela aprobetxatuz, Hondarribiako hondartzan igaro dute goiza 4 eta 5 urtekoak. 

Hondartzara iritsi, prestatu, bainutxoa hartu eta hamaiketakoa jateko tartea hartu dute. Goiza bikaina gaurkoa!! ;)




UDATXIKIREN AMAIERA

Txikienak udalekuari amaiera emateko arrozarekin jolasean aritu dira. Horretaz gain, hamaiketako elkarrekin egin dute eta baita Maddiren urteak ospatu ere. 

" Zorionak zuriii, zorionak betiiiiiii...."

Ederki pasa dute aurtengo udalekuetan! Mila esker guztioi zuen seme alabak gurera ekartzeagatik! ;)




jueves, 14 de julio de 2016

MADDALENAK 2016

Urtero bezala, aurten ere gure herriko jaiei tartetxo bat eskeini diogu. Prestaketa lanetan aritu dira lehen orduetan, gerora festari hasiera emateko.

Txikienak ere gure artean izan ditugu. Talde polita elkartu gara gaurkoan!

Hau da hau giroaaaaa!!